Datuak
Uneko orriko datuak editatzeko erabili Datuak menuko komandoak. Barrutiak defini ditzakezu, datuak ordenatu eta iragazi, emaitzak kalkulatu, datuak eskema gisa erakutsi eta taula dinamikoa sortu.
Ordenatu
Hautatutako errenkadak ordenatzen ditu zuk zehaztutako baldintzen arabera. LibreOffice aplikazioak automatikoki ezagutzen eta hautatzen ditu datu-baseen barrutiak.
Ordenatu gorantz
Testu-eremuak alfabetikoki ordenatzen dira (A-Z) eta zenbakizko eremuak goranzko ordenan (0-9).
Ordenatu beherantz
Testu-eremuak alfabetikoki ordenatuko dira (Z-A), zenbaki-eremuak beheranzko ordenan (9-0).
Iragazki automatikoa
Automatikoki iragazten du hautatutako gelaxka-barrutia, eta errenkada bateko zerrenda-koadro bat sortzen du, zein elementu bistaratu nahi dituzun aukeratzeko.
Definitu barrutia
Datu-basearen barruti bat definitzen du orrian hautatutako gelaxketan oinarrituta.
Freskatu barrutia
Kanpoko datu-base batetik txertatutako datu-barruti bat eguneratzen du. Orriko datuak eguneratu egingo dira kanpoko datu-baseko datuekin bat etortzeko.
Taula dinamikoa
Taula dinamikoak datu kopuru handien laburpena egiten du. Taula dinamikoa berrantola dezakezu datuen laburpen desberdinak ikusteko.
Baliozkotasuna
Hautatutako gelaxka edo gelaxka-barruti batentzat zein datu diren baliozkoak zehazten du.
Subtotalak
Hautatutako zutabeko subtotalak kalkulatzen ditu. LibreOffice aplikazioak SUM funtzioa erabiltzen du etiketa-barruti batean automatikoki kalkulatzeko subtotalen eta total orokorren balioak. Beste funtzio batzuk ere erabil ditzakezu kalkulua egiteko. LibreOffice(e)k automatikoki ezagutzen du datu-baseko area definitu bat kurtsorea bertan jarritakoan.
Inprimakia
Datuak sartzeko inprimakia kalkulu-orrietako datuen sarrera errazten duen tresna bat da. Datuak sartzeko inprimakiaren bidez erregistroak (edo errenkadak) sartu, editatu eta ezabatu daitezke, eta korritze horizontala saihestu taulak zutabe asko dituenean edo zenbait zutabe zabalegiak direnean.
Testua zutabetan
'Testuak zutabeetara' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, hautatutako gelaxketako edukiak gelaxka anitzetara hedatzeko ezarpenak sartu ahal izateko.
Kontsolidatu
Gelaxka-barruti independente bateko edo gehiagotako datuak konbinatzen ditu eta barruti berri bat kalkulatzen du zuk zehaztutako funtzioa erabiliz.
Taldea eta eskema
Zure datuen eskema bat sor dezakezu, eta errenkadak eta zutabeak elkartu, gero taldeak klik bakarrarekin zabaldu eta tolestu ahal izateko.