Orrialdea
Orrialde bakarreko dokumentuen edo orrialde askoko dokumentuen orrialde-diseinua defini daiteke, baita zenbakitze- eta orrialde-formatua ere.
Paper-formatua
Hautatu aurrez definitutako paper-tamainak zerrendatik edo definitu paper-formatu pertsonalizatu bat.
Formatua
Hautatu aurrez definitutako paper-tamaina edo sortu formatu pertsonal bat paperaren neurriak sartuz Altuera eta Zabalera koadroetan.
Zabalera
Hautatutako paper-formatuaren zabalera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzeko, sartu zabalera hemen.
Altuera
Hautatutako paper-formatuaren altuera bistaratzen du. Formatu pertsonal bat definitzeko, sartu altuera hemen.
Bertikala
Uneko dokumentua bertikalean jarrita bistaratzen eta inprimatzen du.
Horizontala
Uneko dokumentua horizontalean jarrita bistaratzen eta inprimatzen du.
Testuaren noranzkoa
Hautatu dokumentuan erabili nahi duzun testuaren noranzkoa. "Eskuinetik ezkerrera (bertikala)" testu-fluxuaren norabideak diseinu-ezarpen guztiak 90 gradu eskuinera biratzen ditu, goiburua eta orri-oina izan ezik.
Paper-erretilua
Hautatu inprimagailuaren paper-iturria. Nahi izanez gero, orrialde-estilo desberdinei paper-erretilu desberdinak eslei dakizkieke. Adibidez, esleitu Lehen orrialdea estiloan beste erretilu bat eta kargatu erretilua enpresaren gutun-buruarekin.
Marjinak
Zehaztu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ertzen eta testu-dokumentuaren artean.
Ezkerrekoa / Barnekoa
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezker ertzaren eta testu-dokumentuaren artean. Ispilatua orrialde-diseinua erabiltzen ari bazara, sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen barneko testu-marjinaren eta orrialdearen barneko ertzaren artean.
Eskuinekoa / Kanpokoa
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen eskuin ertzaren eta testu-dokumentuaren artean. Ispilatua orrialde-diseinua erabiltzen ari bazara, sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen kanpoko testu-marjinaren eta orrialdearen kanpoko ertzaren artean.
Goian
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen goiko ertzaren eta testu-dokumentuaren artean.
Behean
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen beheko ertzaren eta testu-dokumentuaren artean.
Diseinu-ezarpenak
Orrialde-diseinua
Zehaztu uneko estiloak orrialde bakoitiak, bikoitiak ala biak erakutsiko dituen.
Eskuina eta ezkerra
Uneko orrialde-estiloak orrialde bakoitiak eta bikoitiak erakusten ditu, ezkerreko eta eskuineko marjinak zehaztutako moduan dituztela.
Ispilatua
Uneko orrialde-estiloak orrialde bakoitiak eta bikoitiak erakusten ditu, barneko eta kanpoko marjinak zehaztutako moduan dituztela. Erabili diseinu hau inprimatutako orriak liburu baten eran lotu nahi badira. Sartu lotura-espazioa "Barnekoa" marjina gisa.
Eskuinekoa soilik
Uneko orrialde-estiloak orrialde bakoitiak (eskuinekoak) soilik erakusten ditu. Orrialde bikoitiak zuri erakutsiko dira.
Ezkerrekoa soilik
Uneko orrialde-estiloak orrialde bikoitiak (ezkerrekoak) soilik erakusten ditu. Orrialde bakoitiak zuri erakutsiko dira.
Diapositiba-zenbakiak
Hautatu uneko diapositiba-estiloan orrialdeak zenbakitzeko erabiliko den formatua.
Orrialde-zenbakiak
Hautatu uneko orrialde-estiloan erabili nahi duzun orrialde-zenbakiaren formatua.
Erregistroan egiaztatua
Hautatutako orrialde-estiloaren testua orrialde-sareta bertikal batean lerrokatzen du. Saretaren tarteak Erreferentzia-estiloak definitutakoak dira.
Erreferentzia-estiloa
Hautatu zein paragrafo-estilo erabiliko den erreferentzia modura testua hautatutako orrialde-estiloan lerrokatzeko. Erreferentzia-estiloan zehaztutako letra-altuerak orrialde-sareta bertikalaren tarteak ezartzen ditu.
Taula-lerrokatzea
Zehaztu inprimatutako orrialde bateko gelaxken lerrokatze-aukerak.
Horizontala
Gelaxkak horizontalean zentratzen ditu inprimatutako orrialdean.
Bertikala
Gelaxkak bertikalean zentratzen ditu inprimatutako orrialdean.
Doitu objektua orrialde-formatura
Marrazki-objektuen tamaina aldatzen du, hautatutako orrialde-formatuan ondo egokitu daitezen. Marrazki-objektuen antolamendua mantenduko da.