LibreOffice 7.1 laguntza
Indize-diseinua elkarrizketa-koadroan uneko taularen indizeak definitu eta editatu daitezke.
Erabilgarri dauden indizeen zerrenda bat bistaratzen du. Zerrendako indize bat hautatzen du hura editatzeko. Hautatutako indizearen xehetasunak elkarrizketa-koadroaren eskuineko aldean agertzen dira.
Indize berria sortzen du.
Uneko indizea ezabatzen du.
Uneko indizeari izena aldatzen dio.
Uneko indizea datu-iturburuan gordetzen du.
Elkarrizketa-koadroa irekitzean zuen ezarpena berrezartzen dio uneko indizeari.
Uneko indizearen xehetasunen bat aldatu eta gero beste indize bat hautatutakoan, aldaketa hori berehala pasatzen da datu-iturburura. Beraz, aldaketaren berri datu-iturburuak behar bezala emandakoan irten zaitezke elkarrizketa-koadrotik edo hauta dezakezu beste indize bat. Hala ere, aldaketa hori desegin dezakezu. Horretarako, egin klik Berrezarri uneko indizea ikonoan.
Uneko indizeak balio unibokoak onartzen dituen zehazten du. Bakarra aukera hautatzen bada, ez da datu bikoizturik sartzen eremuan eta datuen osotasuna ziurtatzen da.
Eremuak arean uneko taularen eremuen zerrenda bistaratzen da. Eremu bat baino gehiago ere hauta ditzakezu. Eremua hautapenetik kentzeko, hautatu sarrera hutsa zerrendaren hasieran.
Uneko taulako eremuen zerrenda bistaratzen du. Eremu bat baino gehiago hauta ditzakezu.
Indizeak ordenatzeko modua zehazten du.
Elkarrizketa-koadroa ixten du.